Elgoibarko Makina Erremintaren museoa bisitatzen izan ziren

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 5a

JendartEKIN egitasmoaren baitan, herenegun, eguaztena, Elgoibarko IMH Makina Erreminta Museoa bisitatzen izan ziren dozena bat lagun, eta, kontatu zutenez, “oso ondo” joan zen bisita. Argazkiak: Nikolas Morillo.

Hurrengo hitzordua otsailaren 18an izango dute. Musika bizi eta musikaz bizi izenburupean, Iñigo Alberdi Amasorrain musikari eta aditu soraluzetarrak hitzaldia egingo du, 10:00etan hasita, Kalebarren 8ko lokalean.