Kontzejupean abiatu zuten eguneko ibilbidea eta han Arizagako eta Lezarriko baserritarrei kantatu eta gero, beste hamabi baserritan izan ziren, iluntzeko zortziretan Iturriaga baserrian azken saioa egin zuten arte. "Koadrilatxo bat elkartu gara, makilarekin lurra joz, etxerik etxe bizipozari atea zabaldu asmoz" errepika kantatuz pasatu zuten eguna, ziriz eta umorez betetako kopla saioen artean.