Soraluzeko sake-harriaren antzekotasun apur bat duen Elizondoko botaharria

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 9a

Soraluzeko errebote-frontoiaren sake-harriaren bilaketan, jaioterritik kanpo bizi den Maria Elena Gallastegi soraluzetarrak Elizondoko sake-harriaren erretratua helarazi du, Soraluzekoaren antz apur bat duelakoan. Agustin Txurrukari kontatu dionez, Elizondokoa baino altuagoa eta ustez, kareharrizkoa zen Soraluzekoa, baina hemengoak moduan, Elizondokoak ere bi alturatxo dauzka sakea egiteko. Akaso norbaitek Elizondoko argazkia ikustean akordatu ahal da Soraluzeko sake-harriaren erretraturen batekin eta lagungarri izan ahal da hemengoaren argazki bat lokalizatzeko.