Sake-harriaren bila

“Gaztetan majo ibiltzen ginen sake-harriarekin, batean jarri gainean eta labainean behera eta bestean pilota botatu eta eskuarekin joz”

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 12a

Soraluzeko antzinako sake-harria bilatzen ari direnetako bat da Ignacio Pintado Ercilla (Soraluze, 1935). Harria ondo ezagutu zuen berak eta akorduan gordeta dauka zelan jolasten zuten harekin. Marrazkia ere egin zuen sake-harria zelakoa zen erakusteko, eta, besteak beste, Sorapedian, Soraluzeko Entziklopedia Digitalean dute marrazkia jarrita, sake-harriaren argazkirik ez baita azaldu, momentuz. Gaur, eguena, sake-harriaz dituen oroitzapenak konpartitu ditu Ignacio Pintadok Barrena.eus atarian.