Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

Plazan dantzan, dantzan plazan

Ubane Madera Zangitu

Ziripotekin kurrixkan ihesi jostatu ondoren, plaza dantzak egin zituzten karparen babespean atzo iluntzean. Musika eskolako eta Diadar taldeko musikariek jotako Esku dantza, Gwendal eta familiako dantzak eginez kanporatu zituzten barruko hotzak bertan elkartu ziren dozenaka umeek eta helduek.