Euskal Aratosteen jaialdia herriko hainbat eragileen artean antolatutako “herri-proiektua” da. Antolaketa-taldean herriko ondorengo elkarte edo erakundeek parte hartu dute: Atxolin Guraso Elkartea, Plaentxi Herri Eskola, Parrandan Ludoteka, Urrats Dantza Taldea, Soraluzeko Musika Eskola, Pil-Pilean Euskaltzaleon Elkartea, Gaztelekua, Kukumixo Aisialdi Taldea eta Soraluzeko Udala. Antolakuntza lanetan parte hartu duten taldeez gain, badira, modu batera edo bestera parte hartu duten beste talde batzuk ere: Soraluze BHI eta Kontrargi Argazki Taldea, besteak beste.
Aurten euriagatik ezin izan dute ohiko kalejirarik egin herriko kaleetan; horrez partez, ekitaldia eskolako jolastokian egin dute.