Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

Historia soraluzetarren ikuspuntu umoretsutik

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 14a

Gaur, Aratuste-zapatua, umoretsu eta dotore barneratu dira Historian plazentziatarrak. Kalean ibili dira Salonazpiko Colon eta hiru itsasontziak eta Elkano eta mundua. Britania Handiko Camilak, Carlosek eta Isabelek bisitatu gaituzte eta lepoa galdu du Frantziako Maria Antonietak. Eta saltsa horretan guztian, egipziarrak ibili dira piramideen lehen harria jartzeko leku bila, erromatarrak konkistan, astronautak ilargian, Titanic azken bidaian, Jesus jaioberria azaldu da, azken afaria ere egin du eta hiru aita santuk bedeinkatu dute jaia. Hiruko santu modura azaldu dira ere Milei, Trump eta Maduro eta zelan ez, punkiek, piratek, hippiek…  denetariko pertsonaiek piztu dute gaurko egun gris eta euritsua. Musika: Kaparrak: Karnabal Egunero.

Argazkiak barruan.