Aratusteak-Inauteriak Debabarrenean

'Azken afaria'-k irabazi du aurtengo mozorro lehiaketa

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 17a

Gaur, Aratuste-martitzena, mozorro lehiaketako sari banaketa egin dute 20:00etan Plaza Zaharrean, karpa jendez beteta zela. Mozorroen maila altuak epaimahaiaren erabakia zaildu egin duela azpimarratu ondoren, honakoak izendatu dituzte saridun: lehen saria, Azken afaria; bigarren saria, Itzulera kontzertua; hirugarren saria, Salonazpitik Ameriketara eta herritarrengandik Barrena.eus-eko bozketan boto gehien jaso dituen taldea Astorautak izan da eta hari eman diote herritarren saria. 26 talde aurkeztu dira lehiaketara aurten.