Kejak eta eskarixak

Jarlekua desmuntatuta kalistenia parkean

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 3a

Txurruken auzotik iritsi da kexua, bertako kalistenia parkeko jarlekuetako bat guztiz desmuntatuta azaldu dela-eta. A.T. auzokideak kontatu duenez, jende askok erabiltzen du parke hura eta bertako jarlekuak, ez bakarrik kalistenia egitera doazen gazteek, baita ere, inguruan bizi diren auzotar edadetu askok ere, bertan egoteko, eguzki apur bat hartzeko, gurasoak jolasean dabiltzan umeak zaintzeko… eta, "haserre" daude gertakariarengatik.