Kexak eta eskariak

Eskolapeko zelaia zikin-zikin

Ubane Madera Zangitu

Gaur eguerdian, martitzena, Plaentxi Eskolako atarian zeuden guraso askoren berbagaia izan da eskolapeko zelaiaren egoera negargarria. Udal brigadako langileek moztu dute bertako belarra eta orduantxe bistaratu dira azpian ezkutatuta zeuden litxarreri paketeak, latak eta bestelako zikinkeriak.