Gertakariak

Auto bat irauli da Osintxutik Soraluzerako bidean

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 9a

Autoa iraulita errepidean.

Gaur, 08:10ak inguruan, auto batek istripua izan du 627 errepidean, Osintxuko saihesbidearen amaieran.  Soraluzerako bidean, Eibarrerako noranzkoan irauli egin da eta bertan dago. Ertzaintzak esandakoaren arabera, anbulantzia bat dago gidariari arreta ematen, gizonezkoa; momentuz ez dute ospitalera eraman. Obra publikoetakoak eta garabia ere bertan daude, garbiketa lanak egiten. Errepidea zabalik dago, baina kontuz ibiltzea komeni da. Argazkia: Nagore Martin.