Bihar, 11:00etan, Plaentxi Eskolako umeak eta Soraluze BHI Institutuko gazteak Korrika Txikiaren lekukoaren atzetik abiatuko dira, Frontoi zaharretik. Korrika ofizialean moduan, aurretik bidelagun eta animatzaile izango dituzte autoa, esataria, eta musika.
Honako ibilbidea egingo dute lekukoa elkarri pasatuz:
- Frontoi zaharra
- Frontoiko aldapa
- Zubi nagusia
- Baltegieta (errepidetik)
- Sapara sartu
- Gabolatseko zubia
- Gabolats
- Plaza Zaharra
- Kalebarren
- Zubi nagusia
- Baltegieta (errepidetik)
- Sapara sartu
- Gabolatseko zubia
- Gabolats
- Plaza Zaharra
- Kalebarren
- Plaza Barrixa
Buruhandiak, DJa…
Gero, arratsaldean borobilduko dute ospakizuna, 16:30ean hasi eta iluntzera bitartean. Jolasekin hasiko dute arratsaldea, gero, 18:00etan, buruhandiak eta buruarinak aterako dira, musikariek lagunduta. Eta haiekin nahiko korrikaldi eta kurrixka egin ondoren, 18:30ean Mugi Boogi DJa izango da.
Azkenik, 19:30ean, bakarrizketa umoretsuak izango dira Gaztetxean.