Aurreikuspena da zapatuan, 20:36 inguruan ailegatuko dela Korrika Soraluzera. Embalajes Ansolatik aurrera egingo ditu Soraluzeko kilometroak, orain dela bi urteko ibilbide bera errepikatuz.
26 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa udalerrian, honako hauek:
- Embalajes Ansola parean:
- Soraluze Futbol Taldea.
- Marras Irristaketa Taldea.
- SoraGazteak Errubi Taldea.
- Alkideban:
- Soraluzeko Pilota Elkartea
- Gure Esku Dago.
- Elesan:
- Keixeta guraso elkartea.
- Soraluze BHI institutua.
- Gabolats 29an:
- Soraluzeko Musika Eskola.
- BertSora bertso eskola.
- Ezoziko Ama Abesbatza.
- Bidegorri parean:
- AEK.
- Urrats Dantza Elkartea.
- Pil-Pilean Euskaltzaleen Elkartea.
- Santa Ana 22an:
- Atxolin guraso elkartea.
- Plaentxi Eskola.
- Itxaropena Erretiratuen Elkartea.
- Katamarran haur txokoa.
- Gabolats behean:
- Sortu.
- Bildu.
- Soraluzeko Udala.
- EAJ.
- Elesan:
- GOL.
- LAB.
- Bizikale Merkatarien Elkartea.
- Unamuno parean:
- Harrera elkartea eta Arrano elkartea.
Latuna Bando eta Alarma Morea
Halaber, Korrika ailegatu baino lehenago eta ondoren bestelako ekitaldiak ere izango dira. 13:00etan, adibidez, Eibarko Latuna Bando txarangak girotuko ditu kaleak; iluntzean, berriz, 18:00etan Gaztetxea zabaldu eta jan-edana egongo da bertan, ikasbidaiakoen eskutik. Azkenik, Korrika agurtu osterako, Alarma Morea taldearen kontzertua dago iragarrita.
Bost emakumek osatutako euskarazko rumba taldea da Alarma Morea, 2019an Zumarragan sortua. Rumba flamenkoa egiten dute, bereziki, baina bestelako erritmoak ere txertatzen dituzte, fusio alternatiboari hegoak emanez. Taldekideek esana dute borroka feminista eta emakumeen ahalduntzea dituztela taldearen zutabe nagusiak, eta genero zapalkuntzari kontra egiteko sortzen dutela. Asmo horrekin landutakoak dira hitzak, melodiak, bai eta gorputz-adierazpena bera ere.