Urriaren 21ean hasi zituzten Baltegieta inguruak txukuntzeko lanak. Gabolatseko zubi berria ipintzeko lanak aprobetxatuz erabaki zuen Udalak txukuntze-lanak egitea, tartean, galtzada-harriak birjartzea.
Construcciones Echaide enpresak egin ditu lanak eta 86.219,07€ gehi BEZ aurrekontua esleitu zioten.