24. Korrika

Soraluzen ere jendetza batu da Korrikara

Ubane Madera Zangitu 2026ko martxoaren 28a

Soraluzetarrek harrera bero-beroa egin diote Korrikari. Maltzagan hasi eta Soraluze zeharkatu eta atzera joan arte eman diote bultzada umeek, gazteek, helduek zein nagusiek. Bereziki ederrak izan dira erdigunetik pasatu deneko irudiak, bazterrak jendez, Korrikan zihoazenak eta euskara biziki txalokatzen. Askok egin dute Korrikarekin aurrera, Eibarreraino eta gehiago. Izan da ere, Bidaniatik Korrikaren bidelagun Soraluzeraino etorri denik ere. Zapore ona lagata etorri eta joan da Korrika.