Ehunka metxero eta giltzarrapo atera ditu Oparitxoak (Nuria Muro) artisauak bertan den Errege Koparen finalaren harira. Alde batetik, Realaren eta Athletico Madrilen ezkutuak dituzte marraztuta, eta, bestetik, Errege Kopako ikurretako bat bihurtu den Orri Ôskarsson-en irudia, Por la mañana café… abestuz.


Dagoeneko eskatu dizkiote Eibartik, bertako Errealzaleak lagunarteak eta Irundik, hango Athletico Madrilen lagunarteko batek. Soraluzen, berriz, Iratxo goxo-dendan edo artisauei eurei eskatuta eskura daitezke, bost euroan, zintzilikatzeko bentosa original eta guzti.
Nuria Murok kontatu duenez, Realak finalerdia irabazi aurretik, senarrak bazuen pentsatuta zerbait ateratzea, eta, finalerako sailkatu eta berehala marraztu eta jarri dituzte salgai.