Txofer lana txintxo-txintxo Aitor Oregik egiten diharduen bitartean, umoretsu erantzun dituzte BARRENAren galderak haren lagun soraluzetarrek.
Gaur abiatu dira Andaluziarantz, road to Sevilla, eurek dioten moduan. Sevillan ederto pasatu, partiduaz disfrutatu -badituzte sarrerak Cartujarako- eta “Kopia etxeraaaaa” ekartzeko asmo sendoarekin doaz.
Soraluzeko lau lagunen gustuko emaitzak litzateke Realak bina berdindu ondoren, penaltietan irabaztea Errege Kopako finala.
Soraluzetarrak ez doaz bakarrik bidean; euren aurretik autokarabanan doaz Elgoibarko euren lagun batzuk Realeko bandera bistan jarrita, argazkian ikus daitekeen moduan.