Lehen gazte kuadrilari dagokionez, umorerik ez zaie falta, baina bai sarrerak. Kontatu dutenez, guztiek ez dute lortu, baina hala ere haraxe doaz, “batzuk etorri dira fanzonera egotera”.
Euren porrari dagokionez, berriz, fanzonekoek diote “3-3 egingo dugula eta penaltietan Aihen Muñozek sartuko duela definitiboa eta irabazi egingo dugula”. Anton Akizuk, berriz, ipurdikoa jaso du 4-0 Ahtleticen aldekoa esatearren, brometan bada ere; gero “serioago” ipini eta esan dute Realak 1-1 egingo duela eta luzapenean Oiartzabalek egingo duela 1-2koa.
'Bosko'-ta
Asier Iraeta, Miguel Borinaga, Beñat Sierra eta Oier Ariznabarreta kuadrilan laurok doaz eta gero elkartuko dira bidean doazen besteekin. Guztiak doaz sarrerekin, Cartujan Realaren aldeko bultzada osatzera, eta lo ere bertan, Sevillan egingo dute. Osterantzean, potea, fanzonea… denetik probatzeko asmoa dute.
Porrari dagokionez, ez dute emaitza jakin batekin “bustitzerik nahi” baina “Kopia etxera ekartzeko konfidantzarekin” doaz.