Sevillara zein gaurko lo-lekura ailegatu dira dagoeneko soraluzetar asko. Iraultz eta Aitz Arluziaga aita-semeak, adibidez, Meridan dira. Bihar arrasatearren autobusean joango dira Sevillara, beste hainbat soraluzetarrekin batera. Han, berriz, handitzen doa soraluzetar kuadrila, ailegatu ahala elkartzen baitoaz, gazteak iritsi dira, baita Bosko eta lagunak ere, eta, beste hainbat bidean dira, adibidez, Markel Barrutia, Iker Urkiri, Egoitz Placencia eta Mikel Recio.