Kontatu dutenez, bezperan ere ederto ibili dira, Sevillan “giro sanoa” topatuta. Eta bixamona apur batekin esnatu badira ere, argazkien arabera, aspaldi gainditu dute hori eta topera dabiltza.
Sevillan dauden soraluzetarrak dena emanda dabiltza; kantuan egin, komunikabideei elkarrizketak eman, lagun berriak egin, ikurrinarekin argazkiak atera… beste gazteek diotenez, Karrikabururekin egon dira eta hark esan die Realak irabazi egin behar duela. Argi dagoenez, ederto zukutzen ari dira finalaren aurreko azken orduak. Argazkiak: Letu, Recio, Oier eta Laida.
Kontatu dutenez, bezperan ere ederto ibili dira, Sevillan “giro sanoa” topatuta. Eta bixamona apur batekin esnatu badira ere, argazkien arabera, aspaldi gainditu dute hori eta topera dabiltza.