Guazen Reala!

Egin beharrekoak eginda, orain barrura edo pantaila aurrera

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 18a

Irribarria pilotariarekin erretratua atera, alkatea trikiti-doinu eta guzti ibili, Trianako lekuak bisitatu, Arrasateko lagunekin argazkia atera, bero pasatu, Sevilla hobeto ikusi eta egin beharrekoak eginda, batzuk Cartujan daude edo harantz doaz, eta, beste batzuk tokian tokiko pantailarantz abiatu dira, jokatu barik ere, dagoeneko horrenbeste zirrara eragin dituen Errege Kopako finala ikustera. Argazkiak: Iraultz, Jon, Iagoba, Recio, Amagoia eta Letu.