Guazen Reala!

Reala txapeldun… ta zoramena!!!

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 19a

Pozak eta zoramenak eztanda egin du bai Sevillan eta baita hemen ere Realak finala irabazteaz bat. Asigor tabernaren kanpoko aldean grabatutako bideoak erakusten du zelan ospatu duten azken penaltiko gola. Gainera, askok amestutako emaitzarekin irabazi du Kopa Realak, 1987an moduan, penaltietan. Ezin hobeto bukatu da, bada, Koparen abentura. Bideoa: Elena Perez. Argazkia: Mikel Recio.