Gertakariak

Lapurreta saiakera

Ubane Madera Zangitu 2026ko apirilaren 27a

Lapurreta saiakera izan da KLB6 jantzi-dendan. Bertako ugazaba Martin Bernedok esan duenez, goizean denda zabaltzera joan denean, kanpoko hesia trabatuta moduan zeukan eta kosta egin zaio zabaltzea. Orduantxe konturatu da hesia indarrez zabaltzen ahalegindu direla. Udaltzaingoa gertatukoaren jakitun da.

KLB 6 jantzi-dendaren burdinazko hesia indarrez zabaltzen ahalegindu dira ezezagunak. Dendako ugazaba Martin Bernedok kontatu duenez, hesiaren eskumako partean ikus daiteke palankarekin batekin-edo indarrez zabaltzen ahalegindu direla, baina berak esan duen moduan, hesia burdinazkoa da eta gainera, paretari lotuta dago, horri esker ez dute lortu zabaltzea.

Bera gaur goizean jabetu da gertatutakoaz, eta, inguruko saltokietan galdetuta, beste inork ez du ezer arrarorik sumatu. Edozein modutan, Udaltzaingoa gertatutakoaren jakitun da.