Dagoeneko 50 lagun apuntatu dira danborradarako

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 6a

Danborradaren talde antolatzaileko hainbat kide atzo, martitzena, lokal aurrean.

Joan den maiatzaren 3an, domeka, jakinarazi zuten zabalik dagoela aurtengo danborradan izena emateko epea, eta apenas bi egunetan 50 herritar apuntatu dira, jendea zain zegoen seinale. Izena eman daiteke Iratxo goxo-dendan eta Bolia tabernan dauden esku-orriak beteta, sare sozialetan zein kalean ipini duten QR kodea eskaneatuta edo hemen klikatuta dagoen formularioa beteta. Aurtengo danborrada uztailaren 25eko gauean egingo dute. Iaz, 220 lagun pasak parte hartu zuen.

Izena emateko orduan adierazi behar da zelan parte hartu nahi den danborradan. Halaber, jakinarazi dute entseguak ekainaren erdialdean hasiko direla. Betiko moduan, jaiak bitartean elkartuko dira frontoian, eta, ohartarazi dute danborrak zein barrilak jotzeko beharrezkoa dela entseguetara joatea. Zaldian joateko,berriz, bi pertsona baino gehiago apuntatzen badira, haiekin berba egin edo zozketa bidez aukeratuko direla esan dute.

Danborradan parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da; danborren eta barrilen kasuan, 16 urte; eta kanoien eta zaldi-gaineko kantineren kasuan, 18 urte.  

Iaz, partaidetza handia

Danborradako antolatzaile taldea urte hasiera ezkero dabil aurtengoa prestatzen, "aurreratu daitezkeen lanak egiten", esan dutenez; adibidez, zaldiak enkargatzen, arropak ikuskatzen eta abar. 

Izan ere, iaz, adibidez, 220 lagun baino gehiagok parte hartu zuen danborradan, eta, entseguak, jantzi banaketa, eguna bera… antolatzeko lanak ugaritu egiten dira azken hilabeteotan. 

Honako konpainiek desfilatu zuten: Mikeleteek, Kantinerek, Agintariek, Arrantzaleae , Gudari urdinek (danborrekin), Gudari gorriek (barrilekin), Gozogileek (danborrakin), Sukaldariek (barrilekin), Sukaldariek (ez dutenak jotzen) , Aparejeruek, Ehiztariek eta Kanonistek.