Txanda hartzeko hiru bide daude: 943 75 30 43 telefono zenbakira deituta, mezua bidalita harrera@soraluze.eus helbidera idatzita edo aurrez aurre udal bulegoan.
Gaur, eguaztena, Plaza Zaharrean egon da NANak eta pasaporteak egin edo berritzeko zerbitzu ibiltaria. Txanda guztiak hartuta zeuden aldez aurretik, eskari handia zegoen beraz. Horrez aparte, arazo informatiko bat ere izan dute eta horren ondorioz, ilarak sortu dira eta atzerapenarekin ibili dira. Ekainaren 1ean eta uztailaren 1ean etorriko dira berriro zerbitzu bera eskaintzera eta txanda eskatu daiteke dagoeneko.
Txanda hartzeko hiru bide daude: 943 75 30 43 telefono zenbakira deituta, mezua bidalita harrera@soraluze.eus helbidera idatzita edo aurrez aurre udal bulegoan.