Enekoitz Igartua SoraGazteak Rugby Klubeko ordezkariak esan duenez, bihar Soraluzera etorriko den talde bakoitzak ekipo bat baino gehiago osatzeko beste jokalari ekarriko ditu; beraz, guztira, bospasei partida jokatuko dituzte Ezoziko zelaian.
Bihar eguerdian, zapatua, errugbiak hartuko du Ezoziko zelaia, ezohiko modalitate batekin, gainera: 12:30ean hasita, Rugby 7s edo Seven a side modalitateko partiduak jokatuko dituzte Debarroa, Gaztedi Rugby Taldea (Gasteiz) eta Zarautz Beltzak taldeek. Bestela esanda, ekipo bakoitzak hamabost jokalariz beharrean zazpi jokalariz osatuta jokatuko du.