Gutxieneko pentsioaren eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren arteko parekidetasuna bermatzea legez ziurta dezatela aldarrikatu zuten Legebiltzarraren aurrean egin zuten protestan, atzo.
Horrekin batera, salatu zuten gaur egungo "krisi ekonomikoarekin, pentsiodunen eta langileen arteko pobrezia kontrolik gabe handitzen” ari dela, “prezioen hazkunde espekulatiboagatik”. Datuekin, esan zuten “pentsioak orokorrean % 2,7 igo” direla 2026ko urtarriletik, baina “erosteko ahalmena murriztu” egin dela, eta gero eta pentsiodun gehiagok ezin dutela hilaren amaierara iritsi, eta oinarrizko eskubideei uko egin behar dietela, “hala nola osasunari, elikadura osasuntsuari, etxebizitza erosoari, mendekotasunaren arretarako zerbitzuei eta sendagaiei “.
Halaber, pentsiodun emakumeekiko dagoen %30eko arrakalarekin amaitzea ere aldarrikatu zuten. Eta gogora ekarri zuten EAEko gobernuak muzin egin diola 145.000 herritarrek sinatutako HELa eztabaidatzeari.
