Momentu lasai eta atsegina Aitor Huergoren eta lagunen eskutik Soraluzeko Asigor tabernan

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 12a

Barikuan, Aitor Huergo kantautoreak entzunaldi ederra eman zuten Asigor tabernaren terrazan. Gitarraren eta ahotsaren gidaritzari segika, musikagintzan lagun izan zituen Josu Salegi saxofoi-jotzaile magikoa eta Adrian Larrañaga perkusio-jotzaile oparoa, eta, bideoak erakusten duen moduan, besteak beste, erabakiak hartzeko askatasunari, oroimenari eta gaur egungo musika programatzaileei abestu zieten. Bideoan, Pausatu zait, Oroimenari eta Blues antzeko bat kantuak, hurrenez hurren.