Domekan, Udaberriko eta Herriarteko kanporaketak jokatuko dituzte, Aranen

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 15a

Domekan, Soraluzeko Pilota Elkarteko Infantilek eta palariek etxean, Araneko frontoian jokatuko dituzte asteburuko partidak. Infantilen kasuan, Udaberriko eskuz binakakoa jokatuko dute 10:30ean.  Palarien kasuan, berriz, Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paletako Txapelketako final-zortzirenen joanekoak jokatuko dituzte zumaiarren kontra, 11:00etan hasita.

Infantilei dagokienez, Udaberriko Pilota Txapelketan ari dira lehiatzen bigarren mailan Izei Muguruza eta Ekain Ariznabarreta, eta, domekan Azkoitiko bikotearen kontra jokatuko dute. 10:30ean hasiko da partida.

Haien segidan, berriz, paletako partidak hasiko dira. Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paletako Txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidak izango dira zehazki, hiru guztira. Julen Gallastegik jokatuko du eskuz banakakoa, Jurgi Rasconek eta Antxon Gisasolak jokatuko dute binakakoa eta zazpiaren barruan banaka jokatuko du Aitor Atxotegik. Lehiakide izango dituzte zumaiar pilotariak.