Soraluzeko frontoia zibaren topaleku bilakatu zen eguaztenean, Iratxo goxo-dendaren eskutik. Jorge Morales txapeldunak 50 ume baino gehiago eta guraso mordoska bat erakarri zituen Ziba Erakustaldi eta Txapelketara. Lehenengo, mexikarrak erakutsi zuen zibarekin duen maisutasuna. Segidan, gaztetxoei protagonismoa eman eta nor baino nor iaioago ibili ziren guztiak Moralesen esanetara. Saioa borobiltzeko, helduek ere izan zuten trebetasuna erakusteko aukera eta amaitzeko, opari mordoa partitu zituen ziba txapeldunak. Ekainaren 3an etorriko da aurten azkenekoz.