0 KM KOMERTZIOAK

Ekainetik, okindegia arratsaldez itxita izango da

Ubane Madera Zangitu 2026ko maiatzaren 17a

Ekainetik aurrera, Mendizabal Okindegiak udako ordutegia izango du eta itxita izango da arratsaldez. Edozein modutan, Mendizabaleneko ogia arratsaldez ere erosteko aukera izango da, Kooperatiban, Autoservicio Amparon eta Criado fruta-dendan. Goizeko ordutegiari dagokionez, orain artekoa izango du, astelehenetik zapatura, 08:30etik 13:30era. Azken horri dagokionez, BARRENA aldizkarian idatzita dago 08:00etan zabaltzen dela okindegia, baina hori kazetariaren akatsa izan da. Barka eragozpenak.