Soraluzen 45 etxetara banatu dituzte Errigoraren produktuak

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko maiatzaren 17a

Herritarrak Nafarroa hegoaldeko produktuak jasotzen.

Errigoraren udaberriko Eskutik Eskura kanpainak harrera beroa izan du plazentziatarren artean. Guztira, 45 herritarrek eskatu dituzte Nafar hegoaldeko produktuak eta 11.305 euroko ekarpena egin diote Errigorari.

Errigoraren antolakuntzak jakinarazi duenez, Eskutik Eskura kanpainak emaitza ona eman ditu aurten ere, 2025eko kopuruetara iritsi eta gaindituta. Eskaera kopurua zertxobait handitu da 10.744 eskaera jasota eta 137.515 litro olio eta 32.763 lote kontserba banatu dituzte Euskal Herri osoan zehar.

Azkenik, hamar mila eskaera horiek egin dituzten milaka herritarrak zoriondu dituzte: "zorionak egindako lanagatik eta, batez ere, eskerrik asko elikadura burujabetza eta euskararen aldeko auzolan honetara batzeagatik!".