Lo egiteko zakuak, maletak, poltsak, gitarra… eta urduritasuna eta poza bistakoak ziren goizean Estaziñoan elkartu diren gazteen artean. Bertara joan zaie gaur hara eta hona eramango dituen autobusa; izan ere, gaur San Andresko aterpetxera joateaz aparte, Mutrikun egun-pasa egingo dute Gazte Udalekuak estreinatzeko.
Gauerako, berriz, gau-bela chill-a prestatuta dutela iragarri dute begiraleek, musikarekin eta kantuz gozatzeko, eta, bihar, Elorrioko igerilekuetara joango dira.
Eguenean borobilduko dituzte Gazte Udalekuak.