Gaur, ekainak 30, azkeneko aldiz izan da zabalik Belarrak velar-denda Santa Ana kalean. 25 urteren ondoren, dendaren atea itxi behar izan dute Onintza eta Naiara Elgeta ahizpek, pena handiz itxi ere. Egunotan, etengabeak izan dira jaso dituzten pena, agur eta esker mezuak. Hori bai, ate bat itxi baina beste bat zabalduko dute bi ahizpek. Bihar izango da hori, Eibarko Izadi lore-dendan. Eta han ere pozik artatuko dituzte soraluzetar herrikideak.