Bake Epailea behar da Soraluzerako

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 1a

Bake epailearen bulegoa, udaletxean.

Bake Epailea eta haren ordezkoa behar dira Soraluzen. Halaxe jakinarazi zuten iragarki bidez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, joan den eguenean. Azken urte luzetan, Margarita Ibargoien soraluzetarrak bete du kargu hori, eta haren lekua betetzeko izendatu behar da berria. Lau urterako kargua da. Izangaiak udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira, 15 laneguneko epean.

Ez da titulazio berezirik behar Bake Epaile izateko; eta, jarduera profesional edo merkataritzakoak egiteko bateragarritasuna dute, beti ere inolako aholkularitza juridikorik ekartzen ez badute, eta jatorriz, bere alderdikeriarik eza edo independentzia ekidin edo murrizten ez badute, ezta betebehar judizialak betetzea galarazten ez badute ere.  

Halaber, ezingo dira alderdi politiko edo sindikatuetakoak izan edo horien konturako lanik egin, ezta herri-hauteskunde edo legislatiboetan parte hartu, ez Botere Judizialeko kide gisa, ezta izaera judiziala ez duten bilera publikoetan parte hartu ere.  

Beste ezaugarri batzuk

Honakoak dira bestelako ezaugarrietako batzuk:

Udalerrian bizi beharko dute, Justiziako Epaitegi Gorenak arrazoi sendoengatik beste herri batean bizitzea baimentzen badu izan ezik.

  • Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
  • Bere aginteak irauten duen bitartean, kenezin izango dira.
  • Bere karguagatik ezagutzen dituen ekintza edo berriak gordetzera behartuak daude.
  • Legez dagozkien gaitasuneko prozesuen orden zibil eta penala ezagutuko dute.
  • Erregistro Zibileko eginkizunak beteko dituzte eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk.
  • Epaile kargua lau urterako da.
  • Legez ezarritako sistema eta kopuruekin ordainduko zaie.
  • Bere eginkizunak burutzerakoan delituak eta falta edo kalte eta galerak maltzurkeriaz edo erruaz egiten badituzte, erantzukizun zibil edo penalarenpean egongo dira.
  • Legean aurrikusitako lizentzia eta baimenak izango dituzte, bere karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.