Uda Kirolean jo eta su Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 1a

Ezoziko parke berrian, futbol zelaian, padel pistan… denean ibiltzen eta denetik egiten ari dira Uda Kirolean parte hartzen ari diren 22 gazteak eta haien begiraleak. Gaur, eguaztena, Uda Kirolaren ekuadorrera iritsi dira. Kontatu dutenez, ur-jolasak zituzten aurreikusita gaurko, baina goizeko euria ikusita, Araneko frontoian dihardute. Barikuan, azken egunean, berriz, Osintxuko presara joango dira bainatzera.