Datorren eguenean, liburutegi zerbitzua berriro ere Kontzejupean izango da

Ubane Madera Zangitu

Gaur, eguena, bigarrenengoz, Kontzejupean eskaini du Uxue Agirre liburuzainak Udal Liburutegi zerbitzua. Liburuak laga eta hartu ahal izan dira, helduendakoak zein umeendakoak, berritasunak ikusteko aukera ere izan da, eta, noski, liburuzainaren gomendioa jasotzekoa. Esan duenez, izan da jende mugimendua eta datorren eguenean ere, Kontzejupean izango da.