Uztailaren 16ko hitzorduari dagokionez, paella bazkaria egingo dituzte. Izen-ematea zabalik dago, uztailaren 14ra arte. Bazkariaria uztailaren 16an, 14:00etan hasiko da. 2 euro da otorduaren prezioa, postrea eta kafea barne.
Iraileko irteerari dagokionez, berriz, irailaren 20tik 22ra Leonera joango dira. Bi gau pasako dituzte bertan, eta besteak beste, itsasontzian ibiliko dira Riañoko urtegian, eta Leon eta Astorga hiriak bisitatuko dituzte. Irteeraren prezioa 350 eurokoa da pertsonako. Horretarako ere zabalik dago izen-ematea.
Bi kasuetarako, martitzenetan eta eguenetan eman behar da izena elkarteko bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean.