Erabateko arrakasta izan zuten Ezoziko Ama Abesbatzak eta bere zuzendari berriak

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 5a

Atzo, zapatua, eliz ataria eta haren inguruko aldapa eta eskailerak ikuslez beteta zirela eman zuen udako kontzertua Ezoziko Ama Abesbatzak. Kolore argiz jantzita, kontzertu laburra eskaini zuten, “berriro ere laster etor zaitezten nahi dugulako” esan zuen Victor Galvan zuzendari berriak. Galvanek berak egin zituen kantuen aurkezpenak eta erabat bereganatu zituen ikusleak bere izaerarekin. Abesbatzak, berriz, txalo zaparradak jaso zituen kantu guztietan, eta, amaieran, laudorioak besterik ez ziren entzun ikus-entzuleengandik. Bideoan, kontzertuko lau kanta.