Final-laurdenetako azkeneko partidua gaur zortzi, eguena, jokatuko dute. Kasu horretan, LTC eta LMA taldeen arteko norgehiagoka izango da eta partidua 20:00etan hasiko da.
Final-laurdenetako emaitzen arabera, finalerdietara pasatzen diren taldeen artean zehaztu eta jakinaraziko dituzte hurrengo hitzorduak noiz diren.
Jakinekoa da, hori bai, uztailaren 24an jokatuko dituztela 3. eta 4. postuak zein 1.a eta 2.a erabakitzeko partiduak; lehena 17:45ean izango da, Kanoikadaren aurretik eta finala, berriz, 19:30ean, Kanoikadaren ondoren.