Inoiz erakutsi bako obren erakusketa Oreka Art galerian

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 10a

Gaur, barikua, erakusketa berria zabalduko dute Oreka Art galerian. Oraingoan, ez da izango kanpoko artistarik gonbidatu, baizik eta Oreka Art galeriaren bildumako obrekin osatuko dute erakusketa. Inoiz erakutsi bako obrak izango dira ikusgai; tartean, galeriaren kudeatzaile Alberto Ramirez artistaren lanak. 19:00etan inauguratuko dute.

'Bilduma baten txatalak' izenburua du gaur inauguratuko duten erakusketak, eta, irailaren 1era arte izango da ikusgai.