Zuri-gorriz dotore jantzi eta soraluzetar gazte taldea sanferminetara abiatu berri da. Gazteek eurek antolatu dute Iruñerako autobusa, lehen aldiz, eta bistakoa da arrakasta izan duela. Kontatu dutenez, beste herrikide batzuk dagoeneko Iruñean dira, beraz, soraluzetar kuadrilla ederra elkartuko da han. Bihar bueltatuko dira herrira; berez, 12:00etan dute bueltarako autobusa, “baina…”, esan dute hainbatek.