Makala altxatu, kanpaiak astindu eta txanpanarekin brindisa egin ostean, sanandrestarrek aurtengo jaiak hasi direla iragarri zuten atzo. Gaur, zapatua, eguerdian patata tortila lehiaketa izango da eta arratsaldean, pilota, zezenak eta herri afaria. Gauean, erromeria Obaneuke taldearekin.