San Andresko jaiak

Argoitz Ariznabarretak eta Iosu Unanuek irabazi dute Asier eta Iñakiren Omenezko XXV. Pilota Txapelketa

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko uztailaren 12a

Asier eta Iñakiren Omenezko Pilota Txapelketaren finala jokatu zuten atzo San Andresen eta bertan, Argoitz Ariznabarreta eta Iosu Unanue nagusitu ziren Jurgi Rascon eta Joseba Gallastegiren aurka, 22 eta 14. Aurretik, Rober Gomezek eta Jokin Arrillagak hirugarren postua eskuratu zuten Hodei Tajuelo eta Jokin Aranbururen kontra 22 eta 19 irabazi eta gero.