Ohiko barrakak izango dira Erregetxean datozen jaiotan: autotxokeak, lapikoa, ohe elastikoak, txiki-parkea, zezentxoak, tiropitxoia, ahatetxoen arrantza-postua eta txurro-denda.
Hainbatek barikuan, uztailaren 17an zabalduko dituzte eta beste batzuek hortik aurrera, uztailaren 20ra bitartean.
Barraken prezioak iazko berberak izango dira: 2,5 euro bueltako, 6 bidaia 10 euro, eta umeen egunetan, 1,5 euro bueltako. Umeen egunak, berriz, eguena, uztailaren 23a eta astelehena, uztailaren 27a izango dira.