Istripua gertatu da Soraluzeko herri irteeran, Eibarrerako noranzkoan

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 14a

Larrialdi zerbitzuak istripu-lekuan. Argazkia: Egoitz Unamuno.

12:30ak inguruan, bi autok elkar jo dute Soraluzeko herri irteeran, Eibarrerako noranzkoan: saihesbidetik behera zetorren autoak Mendiola industrialdetik irteten ziharduena jo du. Larrialdi zerbitzuak izan dira bertan, tartean, suhiltzaileak. Izan ere, gidarietako bat auto barrutik irten ezinda geratu da eta suhiltzaileek lagundu behar izan diote. Zaurituak lekuan bertan artatu dituzte eta dagoeneko bidea libre dago.

Udaltzaingoak emandako xehetasunen arabera, anbulantziak, bi kamioi suhiltzaile eta suhiltzaileen beste auto bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa istripua gertatu deneko lekuan dira.

12:30ak aldera izan da istripua eta albotik jaso duen kolpearen ondorioz, gidarietako bat autotik irten ezinda geratu da. Horrexegatik abisatu diete suhiltzaileei. Xehetasunen arabera, bi gidariak kontziente zeuden, baina kolpearen larritasunari buruz ez dago informazio gehiago. Lekuan bertan artatu dituzte bi zaurituak, anbulantzietan, eta dagoeneko libre da bidea.