Premiazkoa da odola ematea lau odol motatan eta barikuan, Soraluzen da hitzordua

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 15a

Maiatzean egin zen azken odol ateratzea Soraluzen; argazkian emaileetako batzuk.

Etzi, barikua, egingo dituzte udazkenera bitarteko azken odol ateratzeak Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Hori horrela, gaur eta bihar hartu ahal izango da Internet bidezko txanda, Gotatanta.eus atarian. Eta, bestela, barikuan bertan, telefonoz deituta ere hartu ahal izango da: 943 00 78 85.

Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen arabera, lau odol motatan premiazkoa da odola ematea, gaur egun dauden odol-erreserba mailak oso baxuak baitira: O negatiboan, A negatiboan, AB negatiboan eta B negatiboan. Eta beharra dago ere, O positiboan.

Horrez aparte, urteko sasoi honetan, udan, beti egoten da odol premia handiagoa. 

Odola eman dezakete 18 eta 70 urte bitarteko pertsonek –65 urte, lehenengo aldiz balitz–,betiere, 50 kilo baino gehiago pisatzen badute eta osasuntsu badaude.