Atzo danbor-joleen eta gremioen jantziak banatu zituzten Soraluzen, bihar, barril-joleenak

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 16a

Hasi da danborradakoendako atzera kontaketa. Horren erakusle handienetako bat izaten da desfilerako jantzien banaketa, eta, atzo, eguaztena banatu zituzten mordoxka bat, danbor-joleen eta gremioen jantziak eta trasteak banatu baitzituzten. Bihar, berriz, barril-jotzaileen txanda izango da. 19:00etatik 21:00ak bitartean merkatu plazara joan behar da.

Atzo, eguaztena, joan-etorri handia izan zen merkatu plazarantz, gremioen zein danbor-joleen jantziak, danborrak, banderatxoak, zapiak… banatzen ibili baitziren danborradaren antolatzaileek.

Emateaz bat, danborradaren partaideei gogora ekarri zieten datorren martitzenean izango dela entsegu orokorra eta atzo emandako perkusio tresnak hara eraman behar dituztela.

Bihar, barikua, segituko dute jantziak banatzen. Barril-joleen txanda izango da orduan. 19:00etatik 21:00ak bitartean merkatu plazara jo behar dute.