Santiago eta Santa Ana jaiak 2026 - Soraluze

Emozioa, trebezia, ikusgarritasuna eta sinpatia partekatu zuten Justribó eta Pascuet moto-pilotuek trial show-an

Ubane Madera Zangitu 2026ko uztailaren 19a

Irribarrea ahoan, ikusitakoarekin oso gustura geratu ziren atzo arratsaldeko trial show-ra gerturatu ziren ikusleak. Motor gainean, berriz, ondo irabazitako galoiak eta eskarmentu handia dituztela erakutsi zuten Lleidako Marcel Justribó eta Jordi Pascuet pilotuek, eta zur eta lur laga zituzten ikusleak, bereziki, kamioiaren gainera egiten ibili ziren saltoekin. Gainera, bi pilotuek erakutsi zuten ere, abilak direla ikuskizuna modu dibertigarrian gauzatzen eta begira zeudenak poltsikoratu egin zituzten.