D'Caprichoren kubatar doinuekin hasi dituzte Andramari jaiak Soraluzen

Egoitz Unamuno Loidi

Aurten ere, D'Capricho bikotearen kubatar doinuek girotu dute Andramari eguneko bermoutha Plaza Zaharrean. Dozenaka herritarrek, arbolapean tragoxka bat hartuz gozatu dituzte Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpen kubatar kutsuko kantak. 

Arratsaldean Joxe Mendizabalek girotutako musika emaldia izango da Plaza Zaharrean. Bihar, San Roke egunez, patata tortila lehiaketa egingo da eguerdian plazan eta arratsaldean eta gauean, berriz, dantzaldia Erabat taldearekin.